Sagardoa eta Idiazabal Gaztaren ibilbidea

Erreserbatu ibilbide hau. Jarri gurekin harremanetan!

Iraupen estimatua:

9 ordu

Prezioa:

GALDETU (IVA incl.)
Euskadiko gastronomia tradizionalaren bi produktu esanguratsuenen arteko maridaje perfektua. Euskal sagardo naturala eta Idiazabal Gazta.

10:30

Igartubeiti Baserri Museora bisita gidatua.

Tokia:
Ezkio-Itsaso,

Gipuzkoa

13:00

Bisita gidatua eta bazkaria sagardotegi tradizional batean.

Tokia:
Ordizia,
Gipuzkoa

16:30

Bisita gidatua eta bazkaria sagardotegi tradizional batean.

Tokia:
Idiazabal,
Gipuzkoa

18:00

Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentrora bisita gidatua.

Tokia:
Idiazabal,
Gipuzkoa

Ibilbidea Igartubeiti Baserri Museoan hasten da. Bertan, Euskal Herriko baserrien mila urtetik gorako historiaren berri izango duzu, Igartubeitiko familia eta bizilagunen ahotan.

Ondoren, sagardotegi tradizional batera bisita gidatua egingo da, eta bisita ohiko menuarekin amaituko da: Bakailao prejitua piperrekin, bakailao tortila, txuleta, gazta, irasagar gozoa, intxaurrak eta sagardoa txotx eran.

Bazkariaren ostean, bisitak Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroan jarraituko du eta handik Ondramuño gaztandegira pasako da, Aranburu familia ezagunak gazta ekoizten duen baserria.

Prezioan barneratuta daude Igartubeiti eta Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentrora eta Ondramuño gaztandegirako sarrera eta bisita gidatuak. Azken honetan gazta egingo da.

Bazkaria inguruko sagardotegi batean ospatuko da, eta ohiko sagardotegiko menua izango da: Balailao prejitua piperrekin, bakailao tortila, txuleta, gazta, irasagar gozoa, intxaurrak eta sagardoa txotx eran.

Bertaratzeko garraioa eta barne garraioa EZ daude barne.