Artisautzak eta teknologiak bat-egiten dute magiaz beteriko ingurune batean ikuskizun paregabea eskaintzeko. Zentzumenen bidezko ibilbidea Arabako Errioxako ardoaren ekoizpen prozesuaren sekretuak ezagutu eta dastatzen ikasteko.
Astelehena::
Itxita, aurrez adostutako taldeentzako hitzorduentzat ez bada.
Astartetik larunbatera:
11:00-12:30 • 17:00-18:30
Igandea:
11:00-12:30
Lotutako ibilbideak
Villa-Lucia Felix Maria de Samaniego idazle eta alegia-egilearen aisialdirako etxean dago kokatua. Bertako eta kanpoko espezieez beteriko lorategi botaniko batek inguratuta, museoak ardoaren eta honen erritualen historia azaltzen du modu erakargarri eta parte-hartzailean.
Bisita burutzen dutenek mahastien landaketaren, hala nola ardoaren ekoizpen prozesuaren eta komertzializazioaren inguruko ezagutza orokorra jasoko dute. Gainera, ekoizpenarekin lotutako gremio ezberdinen lana ere ezagutuko dute, jolastu ahal izango dira eta lurrinak, koloreak eta zaporeak ezagutzen ikasiko dute geure dastatze birtualaren bidez.
2011. urtean, Villa-Luciak “Ametsen Lurraldean” izeneko esperientzia berritzailea abiatu zuen. 4Dko laburmetraia baten bitartez bisitariak Arabar Errioxa ezagutzeko aukera du, zentzumen-efektuek lagunduta.
Bisita amaitutakoan, nahi bada, ohiko hamaiketakoa eta ardo ezberdinen dastaketa gidatua egiteko aukera dago. Dastaketak dirauen bitartean ardoen arteko ezberdintasunak azaltzen dira eta lurrinaren arabera jasaten duten garapena aztertzen da, geure ardoez beste modu batera gozatzen ikasteko.
Bisita gidatuak::
- Helduak: 8,00€ / pertsonako
- 5 eta 7 urte bitarteko haurrak: 4,00€ / pertsonako
- 4 urte bitarteko haurrak: doan