Idiazabal Gaztak ez du aurkezpenik behar. Bere zapore eta benekotasunari esker erdietsi du arrakasta. Aizkorri eta Aralar mendilerroen artean kokatua, Idiazabal bisitatzea euskal gaztaren unibertsoan murgiltzea da.
Urte osoan zehar:
11:00 – 14:00 • 15:30 – 18:30 (larunbat eta jaiegunetan, igandetan goizez bakarrik)
Gainontzeko egunetan ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea gutxienez 10 laguneko taldearentzat.
Aste Santua, Gabonak, uztaila, abuztua eta iraila:
11:00 – 14:00 • 15:30 – 18:30 (egunero)
Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan jatorrizko izendapenaren eta geure mugetatik haragoko merkatuak konkistatu dituen zaporearen nondik norakoak ezagutu ahal izango dituzu. Museoko bisitak Idiazabal Gazta dastatzeko aukera eskeintzen du.
Helduak:
Museoa: 2,75 €:
Museoa + dastaketa: 3,40 €
Museoa + dastaketa + ardoa: 4,50 €.
10 lagundik gorako taldeak:
Museoa: 1,75 €
Museoa + dastaketa: 3 €
Museoa + dastaketa + ardoa: 4 €