Gastronomiaren eta elikaduraren arteko lotura estua ezagutzeko interpretazio gune bat, geure lurretako zapore eta ehunduren bidez
DENBORALDI ALTUA:
Aste Santua, Gabonak, uztaila, abuztua zubiak eta urte osoko asteazkenak:
10:00 – 13:00 • 16:00 – 19:00
Larunbat, igande eta jaieguntan:
11:00 – 14:00 • 16:00 – 19:00.
DENBORALDI BAXUA:
Asteartetik ostiralera:
9:00 – 13:00
Asteazken arratsaldetan:
16:00 – 19:00
Larunbat eta igandetan:
10:00 – 14:00
Astelehenetan itxita.
Ordiziako herrian D’Elikatuz izeneko elikaduraren eta gastronomiaren zentroa 2005eko martxoaren 17an ireki zen. Bertan, dastamenari eta osasunari eskainitako txokoa aurkituko duzue. Dastamenaren arloan, gure lurrak ematen dituen elikagaien zaporeak eta testurak ematen ditugu ezagutzera. Osasunaren arloan, berriz, elikagaiez, dieta orekatsuez, elikadura-arazoez… hitz egiten dugu..
Haurrek nahiz helduek bisitatu dezakete. Guztiek ere, oso modu grafikoan eta interaktiboan aurkituko dituzte euskal kulturan hain errotuta dagoen gai honen inguruko xehetasunak.
Laburbilduta, elikadurari eskainitako kultur eremu berria aurkituko duzue bertan. Ziur gaude harrituta geratuko zaretela, izan ere, hain egunerokoa eta garrantzitsua den gai honetan ustekabe bat baino gehiago aurkituko dituzue.
Helduak: 3,20 €
Haurrak (6-12 urte): 2,20 €
Erretiratuak: 2,20 €
Bisita gidatua: 3,20 € (gutxienez 10 laguneko