Ezagutu txakolinaren sekretuak eta ardo berezi eta esanguratsu honen ekoizpen prozesuaren xehetasunak.
Azarotik apirilera:
Asteartetik igandera: 10:00-14:00
Maiatza, ekaina, iraila eta urria:
Astelehenetik Larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-18:00 Igandeak: 10:00-15:00
Uztaila, abuztua eta Aste Santua:
Astelehenetik igandera: 10:00-15:00 / 16:00-19:00
Txakolin Museoa-Txakolingunea Bakioko sarreran kokatua dago. Hain zuzen, Euskadiko gastronomiaren ikur bat den ardo honen ekoizpenean erreferente da herri hau.
Ikus-entzunezko eta interaktiboen bitartez Txakolin Museoa-Txakolinguneak txakolinaren ezaugarriak eta ekoizpen prozesu guztia jakiteko bidea eskaintzen du.
Museoak txakolinaren historia eta azken urteotan izan duen eraldatzea ezagutzeko aukera eskaintzen du, baita upategietan egin den lana ere, tradizioaren baloreei eutsita teknologia berriei uko egin gabe.
Txakolin Museoa-Txakolingunean, formatu handiko ikus-entzunezkoen eta bisita gidatu baten bidez, ardo honen sekretu guztiak ezagutu ahal izango dituzte, eta, gainera, dastatzeko eta pintxoekin uztartzeko aukera izango dute, bisita-motaren arabera.
BISITA MOTAK :
1.AUKERA: :Bisita gidatua + txakolin bat
- Orokorra: :3,50 €
- Murriztua: :2 €. (26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak eta 10 lagunetik gorako taldeak. Beste baldintzetan, galdetu).
2. AUKERA: :Bisita gidatua + 2 txakolin deberdin edo txakolin bat + pintxo bat (Gilda edo Idiazabal gazta).
- Orokorra: 5 €
- Murriztua: 3,50 €. (26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak eta 10 lagunetik gorako taldeak. Beste baldintzetan, galdetu).
3.AUKERA: Bisita gidatua + 2 txakolin+ 2 pintxo (Gilda eta Idiazabal gazta).
- Orokorra: 8 €
- Murriztua: 6 €. (26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak eta 10 lagunetik gorako taldeak. Beste baldintzetan, galdetu).
Doako sarrera: :12 urte artekoak. Beste baldintzetan, galdetu.
Eskoletako taldeak :1 € ikasle bakoitzeko.
Neurrira egindako bisitak, galdetu.