Ezagutu ezazu euskal baserrien azken mila urteotako historia, Igartubeiti Baserri Museoko familia eta bizilagunen ahotsaren bitartez.
Martxoaren 1etik urriren 31ra:
10:00-14:00 • 16:00-19:00 (asteartetik larunbatera):
10:00-14:00 (igandeak)
Azaroaren 1etik otsailaren 28ra:
10:00-14:00 (asteartetik ostiralera)
10:00-14:00 • 16:00-19:00 (larunbatak)
10:00-14:00 (igandeak)
Jai egunak:
10:00-14:00 • 16:00-19:00
Itxita:
Urtarrilak 1 eta 6
Maiatzak 1 eta 8
Irailak 9
Abenduak 24, 25 eta 31
Igartubeiti XVI. mende erdialdean eraiki zuten, eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren adibide paregabea da. XVII. mende hasieran iritsi zen bere unerik onenera, bizimodu eta lan berriei egokitzeko zabaldu eta aldatu egin zutenetik aurrera. Jatorrizko egurrezko egitura bikain mantendu izanak eta barruan duen sagardo dolare handiak Euskal Herriko baserri interesgarrietarikoa bihurtzen dute Igartubeiti.
Interpretazio Zentroan mila urtetik gorako euskal baserriaren historia birsortzen da. Igartubeitiko familia eta bizilagunen ahotsen bidez, antzinako baserrien hazkunde eta bilakaera, biztanleen bizimodu eta lanak, euren arteko harremanak, sinesmen, ekoizpen, elikadura, dibertsio eta sufrimenduak ezagutzeko aukera dugu.
-Orokorra bisita libre: 3€
-Bisita libre +5pax: 2€
-Murriztua bisita libre (ikasleak, jubilatuak, famili ugariak, nekatur…): 1,5€
-Orokorra bisita gidatua: 4€
-Bisita gidatua +5pax: 3€
-Murriztua bisita gidatua (ikasleak, jubilatuak, famili ugariak, nekatur…) : 2,5€
-Ostegunak bisita libre: doakoa
-Osteguna bisita gidatua: 1€
-Bisita bateratua: Igartubeiti Baserri Museoa + Zumalakarregi Museoa: 5€