Maiatzaren 18an (larunbata) “Udaberri giroan” ekitaldia ospatuko da Sagardoetxeako sagastian sagarrondoen loraldia ospatzeko. Familia guztiarentzako jarduerak antolatu dira.

Egitaraua:

17:00-17:45: Astigarragako Antzerki Eskola, Astigar Dantza Taldea eta Norberto Almandoz Musika Eskolako “Black & White” taldearen antzerkia, dantza eta musika emanaldia sagastian.
18:00-20:00: Norberto Almandoz Musika Eskolako “Ttakun”, “7 terdik”, “Kazkabarra”, “Deblauki” eta “Eira” taldeen kontzertuak, loreekin egindako bitxigintza tailerra familientzat Idoia Lizeaga-ren eskutik*, baratzeko lanak familientzat Astigarragako Baratza Elkartearen eskutik* eta piknika sagastian (nork bere etxetik ekarrita).
* Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.eus
Oharra: eguraldi txarra eginez gero, jarduerak ikastolako patioan ospatuko dira.