Sagarrondoen loraldia ospatzeko “Udaberri giroan” ekitaldia izango da Sagardoetxean. Astigarragako Antzerki Eskolako, Astigar EOEko eta Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleek antzerkia, dantza eta musika emanaldia eskainiko dute sagastian Txirriskla Txistulari Elkartearekin batera.

“Muztio majikoa” emanaldia izango da aurten: Astigarraga. Hainbat mendetako ezberdintasunarekin lotutako bi istorio, eta hari nagusi gisa muztio misteriotsu eta magiko bat dituztenak. Gure herriko aktore gazteenak protagonista dituen ikuskizuna izango da, dantza eta zuzeneko musikarekin hornitua.