“Udaberri giroan” ekitaldia izango da Sagardoetxean sagarrondoen loraldia ospatzeko. Astigarragako Antzerki Eskola, Astigar eta Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleek antzerkia, dantza eta musika emanaldia eskainiko dute sagastian.

“Sagardo onenaren bila” emanaldia izango da aurten, eta bertan, Sagardoetxeako langileek misio garrantzitsu bat bete beharko dute: munduko sagardorik goxoena ekoiztea. Horretarako, sagarrik ospetsuenak aurkitu beharko dituzte!

Ekitaldiaren xehetasunak:
– Data: 2023ko maiatzak 27
– Ordua: 17:00 – 18:00
– Lekua: Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa