Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Sagardoetxeak “Udaberriarekin jolasean” ekintza berezia eskainiko du maiatzaren 18an.

Aurtengo Museoen Nazioarteko Egunerako ezarritako nazioarteko leloa “Museoak hezkuntza eta ikerketaren alde lanean” izango da. Aurreko urteetan bezala, Sagardoetxeak bat egingo du ospakizunarekin eta egun horretan museoko sarrera doakoa izango da.

Aurten, familian gozatzeko ekintza berezia eskainiko du Sagardoetxeak Museoen Egunean. Sagastiko materialak zein norberak margotutako marrazkiak (loreak, erleak, erlauntzak… ) erabilita, Sagardoetxeako sagarrondoak udaberriko elementuekin apaintzeko aukera izango dute bisitariek.

Irudimena martxan jarri, eta goazen jolasera!

Informazio praktikoa:
– Ordutegiak: 11:00-13:30 – 16:00-19:30
– Tarifak:
· “Udaberriarekin jolasean” museoen eguneko ekintza: doakoa
· Sagardoetxeako bisita gidatua: Helduak 5€ / Haurrak (0-6 urte): doan / Haurrak (7-17 urte): 3€