Aste Santu honetan Sagardoetxeak dastaketa gastronomiko berezia eskainiko die bisitariei. Ohiko bisita gidatuaz gain, Sagardoetxeak sagardoa eta Euskal Herriko gazten dastaketa eskainiko du: Idiazabal J.D. gazta, Roncal J.D. gazta eta Iraty J.D. gazta.

Data hauetako ohiturari jarraipena emateko, Sagardoetxeak sagardo eta gazta dastaketa berezia eskainiko du apirilaren 6tik 16ra bitartean. Sagardoetxeako bisitaren ostean, bisitariek jardunaldia sagardotegiko otorduarekin osatzeko aukera izango dute txotx-aren errituaz gozatu eta sagardoaren kulturako esperientzia borobiltzeko.

Bisiten ordutegia:
– Apirilak 6-9:11:00, 12:00, 13:00, 16:30, 17:30, 18:30
– Apirilak 11-15: 11:00, 12:00, 13:00, 16:00, 17:00, 18:00, 19:00
– Apirilak 10 eta 16: 11:00, 12:00, 13:00

Tarifak:
Sagardoetxeako bisita gidatua dastaketarekin:
– Helduak: 7€
– Haurrak (0-9 urte): doan (dastaketarik gabe)
– Haurrak (10-17 urte): 5€

Sagardoetxeako bisita gidatua dastaketarekin + Sagardotegiko otordua:
– Helduak: 42€tik aurrera (sagardotegiko ohiko menuarekin)
– Haurrak (0-9 urte): 20€tik aurrera (menu bereziarekin).
– Haurrak (10-17 urte): 23€tik aurrera (menu bereziarekin)

Erreserbak eta informazioa:
Telf.: 943550575
E-maila: info@sagardoetxea.eus
Webgunea: www.sagardoetxea.eus